eus  

KKadetea

Foto

ARABA CADETE B 66-57 SUGARRAK LAUDIO

Unai Yela -

, Kadetea

Larunbata, ekainak 26, Sugarrak Laudioren aurka jokatu behar genuen finala iritsi zen. Landazurin, urteko lan gogorra 40 minututan erakusteko partidua.


Beroketa eta neurketako lehen minutuak urduritasunez beteta egon ziren. Bestalde, Laudioko taldeak beren defentsa biziarekin gureei aurre egiten zien. Honekin guztiarekin, atsedenaldiko markagailuak etxeko taldearen aldeko 30 eta 27 markagailu estua erakusten zuen.


Atsedenaldiaren ostean, hirugarren laurdenean, partidak oso berdinduta jarraitu zuen eta bisitariek ez zioten aurpegia galtzen partidari. 8. minutuan, Divinoko taldeak aldea 10 punturaino handitzea lortu zuen, azken txanparako aire pixkat hartzeko.


Azken laurdenean, etxeko taldeak lasaitasuna mantendu zuen Laudioko nesken aurkako partida irabazteko. 2006ko neskek denboraldia partidurik galdu gabe lortu zuten ixtea, udako oporrak hasi baino lehen.


Jokalarien gurasoek denboraldi osoan zehar urruntasunetik jasotako babesa eskertu nahi genieke.


Puntu gehien saskiratutako jokalariak:


Alaia 26 punturekin

Aiala 19 punturekin




Gu Gara Araba!!!