eus  

KKadetea

Foto

BERA BERA 69–59 ARABA CADETE A

Jon Uriarte -

, Kadetea

Bera bera zen euskal ligako fase honetan irabazi gintuen talde bakarra, eta haien kontra geneukan partidua.


Partiduaren hasieran saskiratzeko erraztasunak eta intentsitate altuak markagailuan abantaila txiki bat lortzea ahalbidetu gintuen. Baino, Bera Bera laster suspertu eta laurden amaierarako berdinduta zegoen jada markagailua.


Hurrengo 20 minutuak oso berdinduak izan ziren. Saskiratze elkartrukatze eta energia handiarekin jolasten bi taldeak, abantaila handirik lortu gabe. 48-46 zen hirugarren laurdenaren amaieran markagailua.


Azkenengo laurdenean, nahiz eta erasoan ondo jolasten jarraitu genuen eta jaurtiketa erosoak lortzen genituen, partidu hasierako saskiratzeko erraztasuna desagertu zen, jokoan 5 puntu lortuz soilik. Saskiratzeko ezintasuna eta defentsako despisteek kondenatu gintuzten.


Galdu arren, gure neskek denboraldiko partidarik onena egin zuten. Datorren asteburuan, denboraldiko azken partida, zapore onarekin bukatzeko gogoz.


Betidanik, betirako … ARABA!