eus  

KKadetea

Foto

MARIANISTAS KIROLTASUNA 29–43 ARABA CADETE B

Nerea Sarasola -

, Kadetea

Oso partidu zaila gure neskek jokatu behar izan zutena larunbat goizean, orain arte partidu bakar bat ere galdu ez zuen talde oso on baten aurka.


40 minutuetan zehar lan bikaina egindako partidua. Espero genuen bezala hasi zen partidua, bi taldeen partetik intentsitate oso altuarekin. Bigarren laurdeneko defentsa bikainarekin Arabak markagailuan abantaila txiki bat lortu zuen, Marianistak 2 puntu bakarrik sartu baitzituen bigarren laurdenean.


Hirugarren laurdenari dagokionez, gure neskei partiduan sartzea kostatu zitzaien, aurkarien etengabeko presioa eta urduritasunak gure kontra egin baitzuen minutu batzuez.


Hutsartea eta gero gure neskek berriro ere dakiten bezala jolastu zuten, markagailuan abantaila berreskuratuz. Garaipena lortzeko ezinbestekoa izan zen zona barruko jokoa.


Taldearen lan bikaina emaitzetan islatuta ikusten da, lanean jarraitu behar da.


Gu gara, ARABA!