eus  

KKadetea

Foto

LA SALLE 37–41 ARABA CADETE A

Jon Uriarte -

, Kadetea

Bilboko Deustu auzoan izan zen partidua, La Salle ikastolan. Despistaturik hasi genuen norgehiagoka, jokoz kanpo, eta lehenengo bi laurdenetan 24-16ko partziala jaso genuen gure kontra. Markagailuan hurbiltzen saiatzen bai, baino ezinean.


Atsedenaldiaren ostean, gogor ekin zioten gure neskek eta intentsitate maila altua ezarri zuten partiduan, markagailua 28-28 berdinduz.


Azkenengo laurdena oso berdindua izan zen. Hain izan zen berdindua, zeina azkeneko 2 minutuetan erabaki zen. Oso luzeak izan ziren azkenengo 2 minutu horiek, baino azken momentuan gure aldeko 0-6ko partzial baten ostean, neskek partiduari buelta eman eta garaipena lortu zuten.


Hurrengo astean bigarren bueltaren lehenengo partidua, zeinetan Iraurgi jasoko dugun Judimendin.


Betidanik betirako… ARABA!