eus  

BBigarren Maila

Foto

INMOBILIARIA DATO40 TOJU 49-52 AFILADOS GASTEIZ ARABA

Iker García - Foto: Jull Roc

, Bigarren Maila

Afilados Gasteizek Arabako derbia irabazi ondoren lehen fase honetan galdu gabe jarraitzen du. Bi taldeak egoera ezberdinean iritsi ziren, etxekoak matematikoki igoera faserako sailkatuko zituen garaipenaren bila eta bisitariak hurrengoa partiduan zentratuta.


Testuinguru horretan, etxekoak izan ziren partida irabazteko gose gehiago erakutsi zutenak. Zuri-gorriek ez zuten partida behar bezalako seriotasunez hartu eta lehen laurdena erreflexu leiala izan zen. Hala ere erreflexu onbera izan dela esan dezakegu, Tojuk irabazi zuena baino gehiago irabazteko jaurtiketa egin baitzuen.


Bigarren laurdenean Myriam Peredaren zuzendaritzapean partiduaren ildoa aldatu zen, taldeak abiadura handiagoarekin jokatu zuen eta partida berri baten oinarri solidoak izan zitezkeela ematen zuen.


Hala ere islara baino ez bai zen Afilados Gasteizen jokoa, irizpide eta tentsiorik gabe jokatzen jarraitu zuelako atsedenaldiaren ostean. Pistaren beste erdian, lokalek baloiez hornitzen zuten Sara, baina ez zuen oposiziorik izan Afilados Gasteiz Araba taldean.


Berriro hasiera puntura bueltatu zen partida, Toju nagusi zen eta pixkanaka markagailuan aldeak murrizten zihoazen. Zuri-gorriak noraezean zebiltzala ta garaipena airean zela zirudien arren, azken hiru minutuetan erasoko argitasunaren bitartez partiduan nagusitu ginen.


MVP:

MYRIAM PEREDA 13 puntu, 9 errebote, 25 puntuko balorazioa. Talde zuri-gorriaren salbuespena, hondoratze kolektiboan norabidea jartzen saiatu zen bakarrekoa


NABARMENGARRIA:

IZARO ESTEBAN: Defentsa-gotorlekua, jarrera eta ahalegina taldearen zerbitzura.

CARLOTA GONZALEZ: Lehen urratsa eman zuen ta linea hau mantentzen badu sekzio honetan sarri ibiliko da.


HOBETZEKOA:

BALOI Irteera. Atzerapauso argia atal honetan.

ERASO IRIZPIDEA: Focus ofentsiboa bistatik galdu zen.

BALOI GALDUAK: 22 baloi galdu egin zituen Gasteizko taldeak, kolore guztietakoak.

GALDUTAKO AUKERAK Normalean ez da une lasaiak edukitzeko aukera izaten etorkizuneko egoerak prestatzeko, hala ere bisitariek ez zuten aprobetxatu.


GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA