eus  

BBigarren Maila

Foto

BARAKALDO BASKET 40-61 AFILADOS GASTEIZ ARABA

Iker García -

, Bigarren Maila

Igande goiza da eta Afilados Gazteiz Salesianosera joan zen, garaipen batek talderako igoera matematikoki sailkapena suposatzen zuela jakinda.


Barakaldokoak Joel Mieza aginduetara dagoen talde gaztea ez zituen gauzak erraz jarriko. Bisitariek oso eszenaratze serioa egin zuten eta ideiak nahiko argi izan zituzten, bai defentsan eta baita erasoan ere. Lehen aldeak markagailuan azaleratu ziren, baina bisitarien jaurtiketa libreen ariketa kaxkarrak partida bizirik egotea eragin zuen.


Bigarren laurdenean Arabak puntu aldea handitu zuen eta partida hari baten zain utzi zuen.


Atsedenaldiaren ostean Barakaldok argi utzi zuen ez zuela partida oparituko eta partidaren erritmoan jaitsi zuen laurden parekatua puntu bateko aldearekin amaituz.


10 minutu partida amaitzekotan talde zuri-gorriak igoera sailkapeneko saria eramateko edo hurrengo jardunaldira arte itxaron beharko zuten airean zegoen.


Jokoan zegoen sariaren jakitun, arabarrak lehen hogei minutuetako mailara itzuli ziren eta partida erabakita utzi zuten.


MVP:


ITSASO BERRIATUA Partiduko liderra, 24 puntu 10 errebote 26 puntuko baloraziorako 21 minututan. Esfortzu ta indar erakustaldia pistan indarrak hustu arte.


AZPIMAGARRIA:


GARAZI ABERASTURI: Gernikako jokalariak aste batzuk zeramatzan bere prestazioek hobetzen, baina larunbatean partida erabakita uztea lortu zuen, 8 errebote eta 14 puntu, horietako asko oso onak. Ongi Etorri Garazi


ANE VALLE: Bere fitxak Junior dela esaten badu ere, pistan dagoen minutu bakoitza beterana bati dagokion jakintza duela erakusten ahalegintzen da. 22 puntu, 11 punturekin. Partidak ia akatsik gabe ikustera ohitzen ari gara.


ALBA PUEBLA taldea zuzentzeko papera hartu zuen bajekin, egunetik egunera hobeto egiten du, Garazik bezala, aste batzuetan bere partaidetza zenbakietatik haratago doa, saskibaloiaz ulertzen duela argi dago. Hau Albaren urtea da.


IZARO ESTEBAN Denboraldi honetan hainbat atazetan aritzen da: erreboteak hartu, defendatu…, eta ezin da atzoko arrakasta ulertu bere presentzia eta sakrifizioa kontuan hartzen ez bada.


HOBETZEKO


JAURTIKETA LIBREAK. Oraingoan, jaurtiketa libreak izan ziren hobetu beharrekoa, 9/18 portzentaje txikia da gauden mailarako; are odoltsuagoa izan zen hasierako 1/7 a. Anekdota batean uzteko aukera izango dugu hurrengo jardunaldietan.


GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA