eus  

BBigarren Maila

Foto

AFILADOS GASTEIZ ARABA 66–47 BERA BERA GOIKOA

Iker García -

, Bigarren Maila

Jardunaldi bikoitzeko lehen partida eta igoera faserako sailkapena lortzeko lehen aukera. Gasteiztarrek irabazi behar eta beste partiduen emaitzak espero behar zituzten. Lehenengo premisa bete zen, baina ez ziren beharrezko emaitzak eman.


Lehen laurdena berdinduta joan zen, etxekoen abantaila txikiekin. Bera Berak defentsa ezberdinak txandakatzen zituen eta azkenengo bi urteetan egindako lana fruituak ematen hasi dela frogatzen hasi zen. Kontaktu maila altuarekin eta intentsitateak akats ugari eragin zituen arabar zuri-gorrietan.


Bigarren laurdenean gipuzkoarrak nagusi izan ziren lehen hamar minutuetako lanari jarraipena emanez, Araba ez zegoen eroso eta gainera uztaipean bere portzentaje txarrak areagotu egin ziren.


Bigarren hogei minutuetan Arabak lehen zatian egindako akatsak zuzentzeko aprobetxatu zuen, emaitza: 36-16, eta Gasteizen geratu zen garaipena.


MVP:


NAIARA RUBIO partidako baloraziorik altuena lortu zuen, 6 jaurtiketa libre akatsik gabe eta egindako 2/2ko hiruko jaurtiketetan oinarritu zuen. Bisitarien oharpen-motorra..


NABARMENTZEKOA:


MARIA ANGULO: ohi bezala puntuak lortu zituen baina eraginkortasunean ez zen bere egunik onenetakoa izan. Partida normal bati buruz hitz egiteak jokalari honen kasuan beraren garrantziaren islara da.


LEIRE OCHOA: pixkanaka-pixkanaka iazko maila berreskuratzen ari da. Hiruko lerrotik asmatzea eta defentsa-gaitasuna.


MYRIAM PEREDA 6 puntu 3 asistentzia 7 errebote, erritmoa mantendu….


HOBETZEKOA


2 PUNTUKO SASKIEN PORTSENTAIA ze nolako eguna!!! Zenbat jaurtiketa huts egin genituen saskipean…



GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA