eus  

JJuniorra

Foto

FUNDIBIDE ISB 53-65 ASADOR 10 GIBAJAS

Alex Aguriondo -

, Juniorra

Taldea Azpeitira joan da Iraurgiren aurkako partida jokatzeko. Astebeteko entrenamendu oso batekin iritsi ginen, irabazteko gogoz eta arma sekretu batekin: kapitainaren kantxetara buelta.


Lehen laurdena oso lehiatua egon zen, bi taldeek ondo betetzen zuten partidurako definitutako plana. Korrika egiten eta partidaren erritmoa bizkortzen saiatu ginen, baina aurkaria gure saiakera gelditu zuen. Defentsako zenbait despitek saskiratze errazak eman zizkion aurkariari. Laurdenaren amaieran partzial txiki batekin aurretik jarri gintuen. 19-24.


Bigarren laurdena antzera joan zen, erritmo altuan jokatu nahi genuen errotazioaz baliatuz. Laurdenaren erdian 9 puntuko errenta lortu genuen, baina nola ez, Iraurgik ez zituen gauzak erraz jarriko eta gure aldea murriztu egin zuen. 36 - 43


Atsedenaldiaren ostean, aurkariaren defentsako zenbait aldaketak gure erasoa blokeatzera eraman zuen eta 3 minutu egon ginen saskiratu gabe. 4 puntura hurbildu zen aurkaria eta nerbio-une batzuk izan genituen. Eskerrak hiruko bat sartu genituela, eraso korapiloa askatuz eta guretan lasaitasuna lortu zuena. Hortik aurrera, baloiaren mugimendu onei esker, 10 puntuko aldea lortu genuen hirugarren laurdenean. 45-55.


Azken laurdenaren helburua argi zegoen, jabetzak agortu eta markagailuko aldea mantentzea. Eta hala egin genuen, erasoan baloiaren mugimendu ona mantendu genuen eta defentsan sendotasunaz, taldeak denboraldiaren lortutako lehen garaipenarekin bukatu zuen.


Azken emaitza 53-65


Taldearen lehen garaipena Euskal Ligan!


Gure harridurarako, jokalariek ez zuten garaipena gehiegi ospatu, zerbait ari ziren prestatzen larunbateko partidarako...


Jarraituko du…