eus  

BBigarren Maila

Foto

ASKARTZA 46-62 AFILADOS GASTEIZ ARABA

Iker García -

, Bigarren Maila

Afilados Gasteizerako garaipen oso garrantzitsua. Beti zaila den Askartzaren pista 5. jardunaldiko lekukoa izan zen gasteiztarrentzat.


Askartzak naiz ta baja garrantzitsuak eduki ondo jokatu du lehen bi laurdenetako minutu askotan. Bere estiloari leial, erasoan oso oldarkorrak izan ziren eta jokoaren sorrera bere pibotaren bidez inbertsioetan oinarrituz, p & R emaitzarekin amaierak bilatzeko. Arabak emaitzan agintzen zuen baina 5 puntu baino gehiagoko abantaila ez zuen lortzen.


Berdintasun horrekin hasten zen 3. laurdena. Hemen izan zen partidaren gidoia aldaketaren hasiera. Bisitariek martxa bat igo zuten eta markagailuko aldea 10 puntu ingurura igo zen. Askartzaren ehunekoak nabarmen jaisten dira.


Azken laurdena macht ball bat izan zen etxekoentzat, baina Arabak ez zuen iparra galdu eta partida erabakita utzi zuen markagailuko aldea areagotuz.


MVP:


MARIA ANGULO eraso-gunean agindu zuen, presentzia handiarekin eta ehuneko onekin. Gainera, ahalegin handia egin zuen defentsan, batez ere errebotean.


AZPIMAGARRIENA:


GARAZI ABERASTURIk taldean bere lekua aurkitzen hasi da, azpimarratzeko moduko partida egin du eta jokoan duen eragina nabaritzen hasi da.

ALBA PUEBLA hirukoetatik asmatu egin du eta aurrerapausoa eman du taldearen zuzendaritzan. Bere izena nabarmenen artean agertzea albiste ona taldearentzat

MYRIAM PEREDA Kostantzia eta lana taldearen zerbitzura defentsa etengabea izan den egun batean.


Aste honetan jardunaldi bikoitza jokatuko dugu, eta Afiladosek igoera multzoko sailkapena lortzeko aukera izango du. Gasteiztarrek Askartzan egindako lan ona baikortasunera gonbidatzen gaitu. Taldearen ildoa goranzkoa izatea espero dugu.



GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA