eus  

IInfantila

Foto

MARIANISTAS IRRIBARREA 14-57 ARABA 07

Amaia Moreno -

, Infantila
Beste asteazken bat partiduarekin eta aukera honetan Marianistasen kantxan. Lehen laurdenean, azken unera arte ez genuen erritmoa lortu. Hor bai goitik estutzen hasi ginen, paseko lehen lerroak presionatuz eta kanastara gogor erasotuz. Bigarren laurdenean azken defentsa horrekin jarraitu genuen arren, saskiratze errazak aurkitzea gehiago kostatzen zitzaigun. 
8-27 atsedenaldian

Bigarren zatian baloirik gabeko mugimendua lantzen jarraitu genuen, denak zonan sartu gabe. Ondo landutako saskiratzeak lortu genituen arren, tamalez ikusi genuen azken asteetako baliabide teknikorik.
Finala: 14-57

Urgatzi bezalako aurkari gogor baten aurka hasiko du aste honetan bigarren itzulia. Beraz, gogor entrenatzen jarraitzera gero landuko guztia partiduetan ikusteko!!

Aupa neskak!