eus  

SSeniorra

Foto

ARABA 72–29 MENDIRIA A

Jon Marín -

, Seniorra

Partidu garrantzitsua gure seniorreko neskek irabazi zutena pasa den larunbatean. Bigarren sailkatuak jasotzen genituen Divinon eta honetaz kontziente, gure neskek partidu oso serioa burutu zuten hasieratik bukaeraraino.


Norgehiagoka parekatuta hasi zen. Kanpokoen zonakako defentsa harrigarriak ez zigun baloi jario hona edukitzen. Defentsako lana ona zen baina errebotean edukitako akatsek puntu errazak ematen zizkien. 09-08 lehenengo laurdenaren amaieran. Bigarren laurdenean kanpoko jaurtiketekin asmatu genuen. Honi goitik egindako defentsa gehitzen badiozu, emaitza argi dago. 12 puntuko abantaila atsedenaldian (25-13).


Gure neskak martxa bat gehiago sartuta abiatu zuten hirugarren laurdena eta honen ondorioz, 17-02ko partzial batek erabakita utzi zuen norgehiagoka. Hirugarren laurden honetan erasoan aparteko lana egin genuen, 32 puntu sartzera heldu ginen 10 minututan. Azkeneko laurdenean, nahiz eta partidua erabakita egon, gure neskek lanean jarraitu zuten 16-06ko partzial lortuz. Azkenean 72-29ko emaitza.


Garaipen garrantzitsua eta talde lan ikaragarria asteburu honetan egindakoa. Hurrengo asteko partidua ateratzea ere beharrezkoa suertatzen zaigu lehenengo postuan jarraitzea nahi badugu.