eus  

CCB Araba

Foto

Os presentamos a uno de nuestros patrocinadores, AZ PARTICIPACIÓN

-

, CB Araba


Zer da AZ Partaidetza?


herritarren parte-hartzea sustatzen duen Gasteizko aholkularitza-enpresa bat da. Hamar urte baino gehiagoko esperientzia du eta Euskadiko Autonomia Erkidego guztian lan egiten du beti zeharkako genero-ikuspegitik. Horri esker, 2009an Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa onartu gintuzten Emakunden.


 


Zergatik animatu zineten kirol femeninoa diruz laguntzea?


Iruditzen zaigulako kirola norbanakoaren errealizaziorako oinarrizko arlo bat dela, eta gaur egun mundu horretan genero desberdintasuna agerikoa da, batez ere adoleszentziara iristerakoan. Arabarrak babesle bila zebilela enteratu ginenean egoki iruditu zitzaigun ahal genuen neurrian laguntzea berdintasunezko eta inklusiboa izan beharko lukeen kirolaren inguruan dugun ikuspegia partekatzen dutelako.


Neska batentzako 13 edo 14 urte bete ondorenez da erraza kirol honetan jarraitzea. Ez dauka familiaren eta gizartearen aldetik laguntza berdinakirol federatuan praktikatzen jarraitzea erabakitzen badu. Aurrera doazen gutxi horiek arazo berriak aurkitzen dituzte, esaterako, talderik ez egotea, babesleen eza, lehiatu ahal izateko bidaiatzeko beharra, kantxa onenetara ordu onenetan sartzerakoan desabantailak, …


Zergatik saskibaloi talde bat?

Berdintasunaren alde lan egiten dugunok badakigu gauzak aldatzeko batasuna beharrezkoa dela. Kirol honek taldean sustatzen dituen baloreak bizitza osorako baliagarriak direla uste dugu. Partekatzen jakitea, taldearen onurarako lan egitea, talde barruan zure tokia onartzea, koordinatzen ikastea, … Hain zuzen ere, une honetan AZ Partaidetzan lan egiten dugun emakume guztiok saskibaloi talderen baten partaide izan gara noizbait. Beraz, Aurrera Neskak, …