eus  

SSeniorra

ARABA 44–39 BALONCESTO MIRANDA

Jon Marín -

, Seniorra

Taldeak dinamika txarrean jarraitzen du. Nahiz eta igande honetan erakutsitakoa aurreko asteburuan emandako irudia hobetzen duen, ez dauka zer ikusirik ohituta gaudenarekin. Eskerrak bolada txar honetan sartuta egon arren, garaipena lortu ahal izan genuela.


Partidua ez zen gaizki hasi. Erasoan arazoak genituen jariakortasuna aurkitzeko eta saskiratzea lortzeko, baina defentsako lana ona zen eta kanpotarrek kostata lortzen zituzten puntuak. Denborak aurrea egin ahala, gure neskak akatsak pilatzen hasi ziren, defentsan bereziki. 23-12 atsedenaldian.


Hirugarren laurdenean intentsitatearekin sartu ordez, taldea bigun atera zen, aurkariei 0-6ko partziala eskainiz. Hortik aurrera taldeak 3 eta 9 puntu bitarteko abantaila mantentzea lortu zuen bukaerara arte. Azkeneko emaitza 44-39.


Aurreko astekoa partidu txar bat ematen zuen, baina badirudi honek jarraipena daukala. Espero dugu dinamika oker honetatik azkar ateratzea ondoren dauzkagun partiduak garrantzitsuak suertatzen baitira.