eus  

JJuniorra

ARABA B 51 - 36 CORAZONISTAS A

Amaia Herran -

, Juniorra

Arabakoen lehenengo zatia oso ona izan zen, kontraeraso egokiak egin zituzten baita landutako jokaldi estatikoak ere. Behealdeko zonaldean zenbait baloi sartu eta saskiratze errazak lortu zituzten. Gainera defentsa aldetik 1X1 gogorra egin zuten gure jokalariak eta horri esker partiduko lehenengo zatia bukatu zen 31-14ko markagailuarekin.

Atsedena eta gero Arabakoak baloi galera dezente egin zituzten eta Corazonistasekoak baloiak aprobetxatuz, partiduan sartu ziren berriz. Hala ere, gure jokalarien defentsari esker Corazonistasekoak ez ziren markagailura gehiegi hurbildu. Modu honetan partiduan amaitu zen 51-36ko markagailuarekin.