eus  

KKadetea

Foto

EASO 60 – 59 ASADOR 10

Alex Aguriondo - Foto: Basketbasko

, Kadetea

Asadorrek Donostiara joan zen Bidebieta polikiroldegian Easoren kontra jokatzeko. Bisitariek intentsitate handiz hasi ziren lehenengo laurdena eta 0-7 egin ondoren, etxekoek hutsarte eskatu behar izan zuten. Honen ondoren partida berdindu zen eta laurdena bukatzean Asadorrek 3 puntuko abantaila mantendu zuen. 12-15


Bigarren laurdena antzekoa hasi zen; Easok presioa egiten zuen baina Asadorrek saskiratzea lortzen zuen. Laurdenaren ekuatorean akats batzuk egin zuen Asadorrek eta Easokoek buelta eman zioten partidari: 2 puntu goitik. Hala ere, azken minutuan Asadorrek sartutako hiruko batek baimendu zuen aurretik joatea atsedenaldira. 26-28


Bigarren zatiaren hasiera ez zen ona izan guretzat. Easok 11-2 egin zigun eta markagailuan 37-30 zegoela hutsarte eskatu behar izan genuen. Bisitariek atzetik jarraitzen zuten baina ez zioten Easokoei joaten utzi. 47-46


Azken laurdena erabakigarria zen; defentsak eraginkorrak ziren eta erasoan bi taldeak blokeatu ziren. Easoko saski bakoitzari erantzuten zion Asadorrek. 2 minutu falta zirela partida berdinduta zegoen. 57-57. 5 segundu falta zirenean Albak kanasta bat sartu zuen eta Asador 2 puntu aurretik jarri zen. Easok hutsarte eskatu zuen, azken jokaldia prestatzeko eta hiruko bat lortu zuten. Bukatzean 60-59


PORROTA ARREN, KRISTON PARTIDA EGIN ZUTEN GURE TXIKIEK, 1, 2, 3 ANTZARRAK!!!!


KRACK-ak:

Ane eta Paula: zelako asteburua egin duten gure txiki hauek. Goizean juniorrekin partida ona eta arratsaldean bere taldearekin, partidazo.


DANDY-a:

Alba: 5 segundu falta zirenean lortu zuen kanastarekin jaken jarri zuen taldea


GOGORRAK:

Leire, Paola eta Sasha: gure posteak kalitatezko minutuak eman zituzten berriro.