eus  

IInfantila

SAN VIATOR C 33 – 34 ARABA

Markel Uriarte -

, Infantila

Aste osoa lan egiten egon ostean, larunbateko partidua (jaia) zetorren gurera beste aste batez. San Viatorreko ikastolara gindoazen, adin bereko talde baten kontra jolastera. Lehenengo itzuliko partidutik ezagunak, partidu gogorra egun horretakoa.


Hobetzen jarraitzeko aukera paregabea, astean zehar ikasitako bote desberdin berriak praktikan jartzeko, eta mozketak egiten jarraitzeko eguna.


Partidu oso gogorra, defentsan baloi asko lapurtuz, eta erasoan saskiratze errazak lortu barik. Beste partidu batez, partidu amaierako tentsioa. Puntu bateko aldea markagailuan, San Viatorrek irabazteko aukerak, Arabak baita ere. Azkenean garaipena gurekin, eta gauzak ondo egindako sentsazioarekin.


Aste berri bati hasiera emateko prest!


Aupa Araba!