eus  

KKadetea

CONSULTING ALAVES ARASKI 44 - 49 ARABA 04

Queralt -

, Kadetea

Ondoz ondoko bugarren garaipena kadeteentzat. Joan den larunbatean aurreko ligako Araski bera bisitatu genuen, atsedeneko asteburu batetik gentozen eta bi aste oso on eman ditugu entrenatzen, behar genuen bakarra partida onarekin errematatzea zen. Eta horrela izan zen.


Lehen partean zehar gure kadeteak ez ziren gai izan markagailuan aurretik jartzeko, erasoan erabaki onak hartu arren ez genuen bat sartu. Hala ere, noizbait sartzen hasiko ginela genekien eta ondorioz haiek aurrealde asko ez izatea lortu behar genuen gero gainditzeko. Jokalariek hau ederki ulertu zuten eta pauso bat aurrera eman zuten defentsan ebakiak etenez, erreboteak hartuz...


Atsedenaren ondoren, defentsan intentsitate bera izan genuen eta pixkanaka markagailuan hurbiltzen joan ginen eta erabaki onak hartuz azkenean saskiratzea lortu genuen. Amaieraraino eutsi genion erritmo honi eta gainera motibazioa gehituz partida 5 puntuko abantailarekin irabaztea lortu genuen.


Partidaren amaieran protagonistak entrenatzaileen, jokalarien eta harmailaren nerbioak izan ziren, eta hutsarte bat eskatu behar izan genuen arnasteko, ura edateko eta tentsioak jaisteko.


Egia da oso pozik geundela garaipenarekin eta gauzak beste modu batean ikusten direla eta garrantzia ez diogula kentzen, baina jokalarien aurrerapenarekin poz-pozik gaude; lan asko geratzen zaigu eta ez dira egun guztiak onak izango, baina jarrera honwkin jarraituko dugu.


Aupa Araba!