eus  

JJuniorra

SAN VIATOR 50 - 55 ARABA B

Amaia Herran -

, Juniorra
Partidu interesgarria igandean San Viatorren jokatu zena. 

Partida etxekoen alde hasi zen, 6-0ko markagailuarekin. Arabakoak akats dezente egin zituzten, bai paseetan eta baita saskiko behealdeko jaurtiketetan. Hutsartea eskatu ondoren gure jokalariak presiozko ddefentsa egin eta 2-14ko partziala lortu zuten modu honetan 6 puntuko abantailarekin kokatu ziren. 

Bigarren laurdenean Arabakoak falta nabarmenak egin zituzten, hortaz etxekoak jaurtiketa libre dezente egin zituzten, 14 zehazki. Erasoan gure jokalariak baloi galerak egiten jarraitu zuten eta partidua berdinduta joan zen atsedenaldira. 

Bigarren zatia dinamika berdinarekin hasi zen, eta Arabakoak 2 puntuz irabazten zihoazen azkenengo minutuetan. Hala ere San Viatorreko jokalari batek saskiratzea lortu eta partidua berdindu zuen azkenengo segunduetan. Bestalde gure jokalarientzat izan zen azkenengo jokaldia eta baita azkenengo jaurtiketa ere baina gutxigatik ez zen sartu. Modu honetan partidua luzapenera eraman zuten. 

Garaialde eta Martinezen eskutik bi saskiratze jarraian lortu zituen Arabakoak eta 5 puntuko abantailarekin kokatu ziren. Jarraian San Viatorrek hiruko bat eta bi jaurtiketa libre sartu eta partidua berriro ere berdintzea lortu zuten. Azkenengo minutuan gure jokalariak hiru defentsa on eta gogor egin eta erasoan zenbait saskiratze lortu ostean, garaipena lortu zuten 50-55eko markagailuarekin.