eus  

KKadetea

CONSULTING ALAVES ARASKI 37 – 74 ARABA 03

Jon Uriarte -

, Kadetea

Liga berriaren bigarren partidua, Consulting Alaves Araskiren kontra. Partidua otsailaren 2an jokatu zen, goizeko 9:00etan Sologanan.


Nahiz eta kalean hotza eta elurra nabarmendu, gure neskak intentsitate handiarekin sartu ziren partidura. Goiz jaikitzeak ez zigun ezer txarrik egin eta gure neskak, defentsa gogor bati esker, partiduaren erritmoa kontrolatzea lortu zuten, presionatzen eta defentsan paseak kontrolatzen. Behin baloiak lapurtuta erasoak azkar bukatzen genituen, sarreren bidez gehienetan.


Hala ere, Araski borrokan jarraitu zuen, eta markagailuan gertu egotea lortu zuten, desabantaila txiki batekin bigarren laurdena hasiz. Laurden honetan partiduaren norabidea berdin jarraitu zuen. Araba 03 kontraerasoekin saskiratze errazak lortzen zituen heinean, pixkanaka-pixkanaka urruntzen joan ziren markagailuan eta 10 minutu hauek +8 batekin bukatu zen.


Baina partiduaren momentu onenak deskantsuaren ostean etorri ziren guretzat. Partzial handi batekin hasi eta lortutako abantaila mantentzea lortu genuen, talde honentzat defentsaren eragina eta garrantzia frogatuz. Ez genituen Araskiren erasoak errazak izatea ahalbidetu eta beraien kontraerasoak ondo gelditu genituen. Erasoan gozatzen genuen Sologanan luzeran jokatzeak daukan eraginari esker, korrika egin daitekeelako zelai handi horretan. +11 minutu hauetan.


Azkenengo laurdena intentsitate berdinarekin jarraitu zuten bi taldeek, eta partidua 37-74 markagailu batekin bukatu zen.


Eskerrik asko Duranara partidua ikustera gerturatu zen jendeari, kalean zegoen eguraldi txarra menperatuz. Hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, otsailak 23, Esasa Araskiren kontra.


Como diseeee? ARABA!