eus  

JJuniorra

VIAJES BIDASOA ARASKI 59 – 45 ARABA B

Amaia Herran -

, Juniorra

Asteburuko bigarren partidua izan zen, eta oraingoan Araskirentzat izan zen garaipena. Hasieran Arabakoak intentsitate handiarekin eta kontzentratuta atera ziren, baina goiz hasi ziren etxekoak markagailuan aurretik jartzen. Atsedenean Arabakoak galtzen zeuden, 3 puntura besterik ez.


Hala ere, kamiseta berdekoak partiduko bigarren zati osoa menderatu zuten. Jaurtiketetan saskiratze asko lortu zituzten eta beraien aldeko erritmo egokia jarri zioten partiduari. Bestalde Arabakoak ez zituzten saskiratze gehiegi lortu, ezta saskiko behealdetik ere. Gure jokalariak ez zuten markagailuko diferentzia txikiagotzen lortu, eta presiozko defentsa ahulak ez zuen gehiegi lagundu. Azkeneko markagailua 59-45.