eus  

IInfantila

EKIALDE IFA 10 – 60 ARABA

Jon Uriarte -

, Infantila

Gabonak pasata, denboraldiko bigarren zatia. Fase eta multzo berriko lehenengo partidua. Ezjakintasuna.


Beldurrarekin sartu ginen partidura. Eraso landuak, baino huts egindako jaurtiketa errez ugari. Horretaz gain, defentsan ehuneko ehuna eman gabe. Laurden amaieran, 4-8.


Bigarren laurdenean, aldiz, topera atera, eta defentsaren bitartez partidua guztiz apurtu genuen.


Dinamika berdina jarraitu genuen bigarren zatian zehar, eta hirugarren laurdenean akta itxi genuen. Besoak jaitsi gabe, intentsitate maila berdina mantendu genuen partidu amaierararte.


Lanean jarraitzeko aste berri bat.


1, 2, 3 ARABA!