eus  

JJuniorra

ALKARTETXE ARASKI 35 – 62 ARABA B

Amaia Herran -

, Juniorra

Garaipen polita eta garrantzitsua larunbatean gure jokalariak Araskiren aurka eskuratu zutena. Lehenengo zatian, Arabaren defentsa izan zen nabarmenetarikoa, egindako presioaren bitartez Araskiren hutsak eta baloi-galerak ekarri baitzituen. Arabakoak baloi dezente berreskuratu zituzten. Modu honetan zenbait kontraeraso egin zituzten eta nahiz eta puntu gehiegi ez lortu, 14-35 markagailuarekin joan zen partidua atsedenera

Bigarren zatian etxekoak zona defentsan jarri ziren baina Arabakoak ondo erantzun zuten eta eraso eraginkorrak lortu zituzten. Azpimarratzekoa eraso aldatik Leyrek egindako lana, saskiko beheko aldetik zenbait errebote lortu zituen eta lan guzti horrek 16 puntu lortzea ahalbidetu zion.

Bukaerako markagailua, 35-62 Arabaren alde.