eus  

KKadetea

Foto

HONDARRIBIA 68 - 47 ASADOR

Markel Uriarte - Foto: Maitane

, Kadetea

Hondarribiako polikiroldegian hasten zen partidua. Partiduko lehen 4 minutuak nahiko txarrak izan ziren, saskiratze gutxi lortuz bi taldeek. Markagailua 6-6 zihoan, Hondarribiak 2 hiruko jarraian sartu zituenean. Horrek, laurdena 14-6 amaitzea eragin zuen, Gibajasen ezintasunaren aurrean.


Hainbat saskiratzeekin hasi zen bigarren laurdena, bi taldeen partez. Gibajasek erritmoa inposatzea lortzen zuen, kanasta errazak lortuz. Hala ere, etxeko taldeak hirukoak sartzea lortzen zuen, markagailuko aldea uneoro mantenduz. Atsedenaldira, 27-21, eta gauzak ondo egiteko aukerekin.


Bigarren laurdenaren dinamikarekin jarraitzeko ekin zion Asadorrek hirugarren laurdenari. Baino etxeko taldeak partidua guztiz apurtzea lortu zuen, erosotasun osoz jolasten eta 20 puntuko aldea lortuz markagailuan. Hortik aurrera kanpoko taldeak arraunean ibili zen, Hondarribiako defentsa gogorra apurtzea lortu barik.


Beste behin, azkeneko laurdena epikarekin amestea baino ez zitzaion geratzen Asadorri. 3 ekintza on jarraian lortuz 10 puntuko aldea jarri zuen markagailuan. Baino etxekoen hutsarte baten ondoren, partidua bide berdinera itzuli zen, eta Hondarribiak partidua itxi zuen. Amaieran, 68-47.


CRACK

Lehenengo aldiz, taldeko inork ez zuen merezi izan hemen egotea.


DANDY

Izaro: ostiralero gurekin entrenatzen dagoen Izarok debuta egitea lortu zuen gaurkoan. Zorionak!


DURA

Uxue. Denetarik saiatu zuen, bere eguna ez bazen izan ere. Partidu honekin, bere jokoa sendotuta ikusten du.


ZELAKO EGUNA

Talde osoa. Egun txarra izan zen honakoa. Aurreko asteetako bidera itzuli behar gara eta hori soilik lanean lortzen da. 1, 2, 3, Antzarrak!!!