eus  

KKadetea

AXA AMURRIO 58 - 32 ARABA 04

Queralt -

, Kadetea

Asteburu honetan aurrerantz pauso bat eman dugu. Hamar eta erdietan jolasten genuen Amurrion zortzi jokalarirekin.


Partida bigarren laurdenean hasi zen guretzat. Konexio saiakeran hamar minutu aritu ondoren,saskibaloira jokatzen hasi ginen. Erasoan hasi ginen jokoa  estatikoki ordenatzen eta hainbat tiro libre eta kontraeraso lortzen; eta defentsan intentsitateak gora egin zuen, baina ez genien galarazi abantaila askorekin ezartzea atsedenean.


Atsedenean aprobetxatu genuen zalantzak ebazteko eta hainbeste baloi ez galtzeko konponbide bat planteatzeko.


Bigarren partea beste jarrera batekin hasi genuen, eta nekatuta egon eta gutxiago izan arren, aurpegia emateko eta amaieraraino borrokatzeko prest geunden. Defentsari begira intentsitatea handitu genuen eta erasoan baloiak galtzeari utzi genion eta dakizkigun paseak ematen hasi ginen. Eta azkenean, bigarren laurden hau irabazi genuen bi puntuko aldearekin.


Partidaren amaiera ailegatu arte lerro horretan jarraitu genuen, eta fisikoki eta mentalki nekatuta egon arren, aurrera egin genuelako sentsazioa sentitzen genuen; eta galdu arren, batzuetan sentsazio hauekin amaitzeak gehiago balio du.


Orain aste bateko atsedenaldia dugu, eta espero dugu lesionatutako hirurak pixkanaka berreskuratzea.


Aupa Araba!