eus  

KKadetea

ESASA ARASKI 51 – 48 ARABA 03

Jon Uriarte -

, Kadetea

Defentsa ahulen eguna. Inoiz baino jaurtiketa gehien egindako partidua. Kontraerasoz eta defentsarako balantze ankerrez betetako norgehiagoka.


Nahiz eta eguerdiko 13.00ak izan, lo sartu ginen partidura, ondorioz, 11-4ko partziala jaso genuen lehenengo 5 minutuetan.


Hutsarte baten ostean esnatu eta partidua berdindu genuen. 25-25 atsedenaldian.


Saskiratze eta partzial trukaketa jarraia izan zen bigarren zatia. Puntu gutxiko tarteak zabalduz taldeek.


Partiduaren dinamika jarraituz, estua izan zen amaiera ere. Urduritasuna nabaria zen, eta horrek hoberenak ez ziren erabakiak hartzea eragin gintuen, azken erasoetan saskiratzeak lortzea ezinezkoa bihurtuz. Amaieran 51-48.


Defentsako lanean jarraitu behar dugu. Eta, azkenean, seguru helduko direla partidu onak eta garaipenak.


1, 2, 3… ARABA!