eus  

JJuniorra

SAN VIATOR 29 – 51 ARABA B

Amaia Herran -

, Juniorra
Partidua arratsaldeko 17.00 hasi zen San Viatorren. Lehenengo zati osoan Arabako jokalariak San Vaitorren erritmora moldatu ziren eta joku askoz estatikoa ikusi genuen. Gainera zona defentsan jarri ziren aurkariak eta horrek gure jokalarien akatsak ekarri zituen. Horretaz gain, defentsa aldetik Arabakoei intentsitatea falta zitzaien eta horren ondorioz etxekoak zenbait puntu jarraian lortu zituzten.

Bigarren zatia defentsa hobetzeko ideia argiarekin hasi zen. San Viatorreko jokalariak guztira 6 puntu lortu zituzten 3. eta 4.laurdenetan. Arabakoak erasoak hobeto ulertzen eta zituzten abantailak irakurtzen jardun ziren. Gainera Arabako jokalariak beraien erritmora buektatu eta zenbait kontraerasoei esker, 29-51ko markagailuarekin bukatu zen partidua.