eus  

IInfantila

ARABA LA BOLSA GENEROSA 51 - 23 URGATZI B

Queralt -

, Infantila
Ligako azken partida. Urgatziren kontra jolasten genuen, etxean. Nahiz eta jakin Arabako Final 4erako klasifikatuta ginela, liga ondo bukatu nahi genuen.

   Beroketan, azken partida izateagatik, urduri ginen, baina era berean kontzentratutak eta gogoekin. Hau, lehenengo laurdenean eragina izan zuen. Saskiratzea kostatzen zitzaigun baina ondo jolasten ari ginen, bai defentsan: 2x1, erreboteak... , bai erasoan mugimendu handia sotzen baloiarekin, eta baloirik gabeko jokalarien artean ere. Azkenean baloiak saskian sartzen hasi ziren.

  Bigarren laurdenean aldiz, lehenengo laurdenean egindako lan guztia galdu zen. Ez genuen defendatzen eta erasoan beste taldeari erraz ematen genion baloia. Urgatzik ondo aprebetxatu zuen aukera eta partzial ederra egin zigun.

   Bigarren laurdenean jolasten zuten jokalariek ez zutela ondo jolasteko ahaleginik egin nahi ematen zuen.

   Hirugarren laurdenean, lehenengo laurdeneko jokalari berberak atera ziren eta berriro ondo jolastu zuten, hasierako jarrera berdinarekin jarraitzen zuten eta honek markagailuan izugarrizko abantaila eman zigun.

   Azkenengo laurdenean eta beraiekin hitz egin ostean, bigarren laurdeneko jokalariei beste aukera eman zitzaien, oraingo honetan borrokatzeko gogoa zutela erakutsi zuten.

   Beste garaipen bat lortu genuen, baina ez hori bakarrik. Nahiz eta egun okerra izan, denen artean lagundu eta denen artean konfidantza izanez gero, egun zoragarri batean bilakatu daitekeela, ere, ikasi genuen. Orain aurkari indartsuen kontra lehiatuko gara F-4ten, inoiz baino kontzentratuagoak egon behar gara eta dauzkagun gaitasunetan sinistu behar dugu.

   Gure haurren taldeari oraindik indarra eta borrokatzeko gogoa geratzen zaio denboraldia ondo amaitzeko. Guri orain, denetan laguntzea eta animatzea dagokigu.


Ezina ekinez egina.