eus  

IInfantila

SAN VIATOR A 44 - 80 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Amaia Moreno -

, Infantila

Partida erabat deskonektatuta hasi ginen, batez ere defentsan. Lurretik jaberik gabe zebiltzan baloiak eta denbora guztian behar ziren laguntzak, agerian uzten zuten gure intentsitate falta. Erasoan ordea, hobeto geunden, saskiratze onak lortzen eta atsedenaldira joan ginenean, markagailuak gure aldeko abantaila islatzen zuen.


Bigarren zatian, gure ahultasuna defentsan jarraitzen zuen baina, minutu onak lortu genituen. Presionatzen eta baloiak lapurtzen, saskiratze errazak lortu genituen. Erasoan azkartasuna falta zitzaigun baina gure jokoa hobetu zen eta astean entrenatutakoa martxan jarri genuen.


Hurrengoa gure azken partida izango da F-4terako prestaketa hasi aurretik.


Gogor neskak!