eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 75 – 42 GERNIKA KESB

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Basketbasko

, Juniorra


Taldeak garaipena lortu du eta honekin Espainiako Junior Txapelketarako sailkapena. Huelvan maiatzak 6 tik 12ra izango da


Tentsio askoko partida, jokoan zegoena kontuan izanda; Espainiako txapelketarako plaza bat. Lehenengo minututik kontzentratuta eta bizi egoteko premisarekin irten ginen, joaneko partidan gertatu zitzaigun berdina ez gertatzeko, orduan lehen laurden txar batek partida galtzera eraman gintuen.


Eta egiari zor, lortu genuen. Bai erasoan eta baita defentsan ere, lehengo minututik partidan sartuta izan ginen, ondorioz poliki poliki markagailuan tartea handitzen joan ginen, lehen laurdenaren amaieran gure aldeko 24 eta 9 ko markagailua lortu arte.


Bigarren laurdenean lehenengoaren ildotik jokatzen jarraitu genuen, markagailuan desberdintasuna handitzen jarraitzera eraman gintuen, 41 eta 16koa lortu arte.


Aldageletatik bueltan, gure erritmoa, kontzentrazioa eta intentsitatea bera egin zuten, baina lehen zatian lortutako abantaila kolokan jarri gabe, bukaerako emaitza 75 – 42 izan zelarik eta honekin Espainiako txapelketarako txartela.