eus  

IInfantila

Foto

CB ZARAOBE 34 - 65 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Amaia Moreno -

, Infantila

Larunbat honetan, Aste Santuko atsedenaldiaren ostean, Amurriora joan ginen, lanean jarraitzeko gogoekin. Azkenengo partiduan jasotako porrota alde batera utzi behar genuela argi geneukan.


Hori dela eta, gogotsu hasi ginen, lehenengo laurden on bat lortzen. Erasoan, korrika egiten genuen eta baloia azkar mugitzen genuen tiro onak eta saskiratze errazak lortuz. Defentsan, ordea, laguntzetan huts egiten genuen eta bat batekoak erraz apurtzen zizkiguten.


Atsedenaldi ostean, huts egite horiek hobetu genituen eta azken astean ikasitako nahi beste gauza ez arren, erritmoa ia partida bukaeraarino mantendu genuen, non apur bat erlajatu ginen.


Gero eta gehiago nabaritzen da landutako guztia.


Datorren astean partida gogorra tokatzen zaigu Araskiren aurka. Azkenengo txanpan gaude eta daukagun guztia eman behar dugu.