eus  

KKadetea

Foto

KIROLAK ARABA 65 - 49 LA SALLE BILBAO

Iñaki Moraza - Foto: Maitane

, Kadetea

Euskal ligako denboraldiaren azken partida Kirolak Araba taldearentzat


Bigarren itzuli honetan partida bat ere galdu gabe izanda eta lehenengo postuan sailkatuta zeuden Lasalle-koen kontra jokatu genuen. Biek bagenekien hurrengo ikasturterako plaza ziurtatuta zegoela.


Partidaren hasieran bi taldeak txandakatzen ziren markagailuan baina atsedenaldira heltzean, eta defentsan lan on baten ezker, 11 puntuetako abantaila bageneukan.


Hirugarren laurdenean, eta espero zen bezala, kanpokoak erreakzionatu ziren eta azken laurdenera abantaila txiki batekin heldu ginen.


Laugarren laurdena gure aldeko 8-0 batekin hasi zen eta honela jarraitu zen bukaerara arte.


Aipagarria da taldeak defentsan egin zuen lana eta Carlotaren ekarpena erasoan, 29 punturekin.


Orain Arabako Final Four-reko partidak besterik ez zaizkigu geratzen, baina oraindik datak zehaztu gabe daude.