eus  

BBigarren Maila

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 55 - 70 SANIGNACIO

Iker García - Foto: Maitane

, Bigarren Maila

Bigarren porrota jarraian zurigorrientzat nahiz eta partidu ona egin, bajei eta kanpotarren talentu handiari ezin izan zioten aurre hartu.


Partiduari ondo ekin zioten etxekoek fisikoki esfortzu nabaria eginez, baina markagailuan nagusitasun hori ez zen islatu, ez baitzuten abantaila handirik lortu.


Kanpotarrak eskarmentu eta nagusitasunaz baliatu ziren euren momentuari itxaroteko eta pixkanaka-pixkanaka aldea hartuz joan ziren, partidu osoan zehar mantendu zutena, 4 eta 10 puntu bitartekoa.


Azken minutuetan etxekoek “todo o nada”ri postu egin zioten, eta nafarrak aldea handitu zuten azken emaitzara iritsi arte.

Bi konklusio atera ditzakegu partidu honetatik. Batetik, taldeak bere jokoan hobera egin zuela eta lesioei aurre egiteko bidea ikusi zuela. Eta bestetik, eskarmentu handiagoko taldeen aurka lehiatu nahi izanez gero ezin ditugula saskitik gertu ditugun jaurtiketak huts egitea onartu eta kontundentzia sendoagoa izan behar dugula defentsa egiterako orduan partidu osoan zehar.


Igandean San Prudentzio bisitatuko dugu, arabar derbia, sailkapenak ez du erakusten talde honen egoera, eta ziur partidu borrokatua izango dugula beste behin.


AUPA ARABA!