eus  

JJuniorra

Foto

GRUPO EME OIARSO S.K.T. 15 – 57 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Oso garrantzitsua igandean lortutako bigarren garaipena.


Partida osoa igandean Oreretan egin genuena. Lehenengo minututik kontzentratuta irten ginen. Kontzentrazio honek partidaren 40 minutuak iraun zuen. Partida guztian bikain defendatu genuen, ikusi besterik ez aurkariak lorturiko 15 puntuak.


Bestalde, erasoan, defentsan izaten ari ginen kontzentrazio eta intentsitate bera izan genituen. Ondorioz, joko alaia eta talde lanean oinarritutakoa burutzeko aukera eman zigun, mugimendu eta jokaldi onak sortuta jaurtiketetarako aukerak izan genituen gertutik nahiz urrutitik.


Larunbatean Araskiren aurkako derbya izango digu. Joan den igandean aritutako bidetik jarraitzea espero dugu.