eus  

KKadetea

Foto

TYPO 90 CAFES AITONA 37 - 44 KIROLAK ARABA

Iñaki Moraza - Foto: Maitane

, Kadetea

Bigarren fase honetako bigarren partida, Gipuzkoako ligatik Euskal ligara igotako talde berri baten kontra. Hala ere bagenekien ez zela erraza izango bere kantxan jokatzen baikenuen.


Partida osoan zehar oso berdinduta egon ginen eta ez talde batek ez besteak ez zuen abantaila lortzen lasai sentitzeko. Gure kasuan, hasieratik zigortuta egon ginen faltekin eta galdutako baloiekin, baina haiek jaurtiketa libreetan izandako asmatze ezak,partidan aukerak izaten baimendu gintuen.


Atsedenaldia eta gero taldeak asko hobetu zuen defentsan eta laugarren laurdena hastean puntu bateko abantaila geneukan. Denbora pasa ahala ezberdintasuna handitu genuen eta bukatzean 7 puntuko diferentzia lortu genuen.


Bigarren partida eta bigarren garaipena baina ezin gara erlaxatu liga hau korapilatsua izango dela ematen duelako.


Hurrengo partida igandean, berriro bisitari gisa, Askartzaren kontra.