eus  

JJuniorra

Foto

EKIALDE A 27 - 57 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Pablo Imaz -

, Juniorra

HANDITZEN JARRAITZEKO GARAIPENA


Nahiz eta ordu txarra izan (igandea arratsaldeko 20:00retan) eta Ekialdeko polikiroldegiko tenperatura baxua izan, taldea gogotsu atera zen zelaira, aurkaria oso ondo presionatuz haien zelaian eta hainbat baloi lapurtuz kanasta errazak lortzeko kontraerasoetan. Honek markagailuan zulo garrantzitsu bat irekitzera eraman gintuen.


Zailtasun gehieneko momentuak Ekialdek zonakako defentsa planteatu zuenean etorri ziren. Honek gure joko erritmoa murriztea egin zuen, eta honekin batera, gure defentsa erritmoa, partidu osoan zehar mantentzea ez genuela lortu. Zonakako defentsak baloia zonara eramatea eragotzi zigun, urrutiko jaurtiketak egitera behartuak.

Momentu txarrak izan arren, partidua lerro beretik joan zen uneoro, minutuak pasa ahala markagailuko diferentzia handituz, partiduaren amaierara 27-57ko markagailuarekin iritsiz. Modu honetan, 9-1 balantzea lortzen dugu sailkapeneko postu gorenetan mantentzeko, eta buruan doazen gure aurkariekin pultsua mantenduz.



Uxue Galarza (-), Anne Palacios (4), Arrate Arenzana (15), Uxue Martínez (0), Sonia Gómez (2), Alazne Manzanos (-), Leyre Manzanos (2), Uxue Garaialde (4), Janire Alvez (4), Esti Manzanos (2), Sandra Lauzurica (10), Irati Sagasti (6), Irune Palacios (4), Andrea Sánchez (3).