eus  

IInfantila

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 53 - 2 LOS HERRAN ARASKIESKOLA

Queralt - Foto: Maitane

, Infantila

Joan den larunbatean ligako gure laugarren partida Araskiren kontra jokatu genuen. Erabat kontzentratuta egon behar ginen, partida hasi baino lehenetik, partidan erabat sartuta egonda kantxara ateratzeko. Lortu genuen, lehenengo laurdenean beste taldeak gure jokua egitea lortuz. Hala ere, eta nahiz eta baloi asko lapurtu, ez genuen defentsa on bat lortzen.


Bigarren laurdena, eta partida osoa, ez zen lehenengoa bezain bizia, baina astean landutakoa praktikara eramaten jarraitu genuen, 53-2 garaipena lortuz.


Gure infantilek hobetzen jarraitzen dute, ez teknikoki bakarrik; konfidantza eta irabazteko anbizioa ere hazten dira, eta hau, bere jokoan islatzen da.