eus  

KKadetea

Foto

MARIANISTAS 33 - 30 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Alex Puebla - Foto: Maitane

, Kadetea
Marianistaseko jokaleku hotza, ezohiko ordutegian bizitatu genuen, baina beti ere partidaz partida hobetzeko gogoekin.

Partida bi taldeentzat urduritasun eta hainbat hutsegitekin hasi zen. Marianistasekoek kantxa osoan egiten zuten prezioa dela eta, ez ziguten usten gure ideiak kantxan gauzatzen. Dena dela, lehenengo laurdena gurea izan zen.

Gure paseak ez ziren zehatzak eta errebotea kontrolatzeari utzi genion. Atzedenaldian jadanik bagenekien zer egin behar genuen norgehiagoka irabazi nahi bagenuen.

Azken bi laurdenetan saskiratze trukaketa batetan bilakatu zen partida. Bi taldeetan orain arte egindako akatsak errepikatzen zirelarik.

Azkeneko 24 segunduetan, 3 puntugatik galtzen genuen eta nahiz eta partida parekatzeko bi aukera izan, oraingo honetan baloiak ez zuen sartu nahi izan.

Taldeak hobetzen eta kontzeptuak bereganatzen jarraitzen du. Partiduetan erregularragoak eta konstanteagoak izan beharko ginateke. Orain arte bezala lan egitea dagokigu.