eus  

BBigarren Maila

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 64 - 48 IKASTOLA PAZ ZIGANDA

Iker García - Foto: Javier Zurbano

, Bigarren Maila

Partidu zaila zeukan Arabak, Paz de Ziganda Ikastolaren aurka aritu behar baitzuen 8. jardunaldian. Paz de Ziganda edozein helbururako prest dagoen taldea da, jokalari oso orekatuak eta kategoriako joko-proposamen erakargarri eta ausartenetarikoa dutelarik.

Aurreikusi zitekeen bezalaxe partidua oso orekatua izan zen, eta etxekoen saski azpiko akats ulertezinek atsedenaldiko markagailu estua suposatu zuten.

Atsedenalditik bueltan, Arabak defentsan estutu eta pixkanaka-pixkanaka markagailuan aldea hartuz joan zen. Eta azkeneko laurdenean, defentsa onaz gain erasoko aukeraketa egokiagoak eman ziren, non jaurtiketa aproposak egiteko aukerak lortuz garaipena etxean geratzea lortu zen.

Hurrengo jardunaldian taldeak Mutilva bisitatuko du, Mutilbasketen aurka lehiatzeko. Jokalari oso gazteak baina hasiera oso ona eginez euren beteranotasun falta atzean uztea lortu dute.


AUPA ARABA!